ETIKETAK

2015-06-28

ETA KURTSOA BUKATU DA!

LH3-4 azken jaialdia from Nerea Riaño Martinez on Vimeo.


Eta azken eguna heldu zen....Tailerrak egin eta gero dantzak hasi ziren. Eguraldia gure kontran izan arren primeran pasatu genuen! Hemen daukazue 3. eta 4. mailek egindako dantzak.
Ondo pasa oporretan!!!

OLENTZERO


2015-06-20

DIPUTAZIOA

Pasa den astean Bizkaiko Diputazioaren Jauregia bisitatu genuen. Hantxe izugarri politak diren gelak ikusi genituen, xehetasun guztiak azaldu zizkiguten gainera.Baina gehien gustatu zaiguna Athleticek titulu bat irabazten duenean athleticzaleekin ospatzeko erabiltzen duen balkoia izan da! Hemen daukazue laburpen txiki bat.

Diputazioa from BERANGO MERANA on Vimeo.

2015-06-17

HH5 URTEKO GELETAN.

Lan sektoreen gaia bukatutzat emateko, aukera izugarri ona sortu zitzaigun... bost urteko geletara joatea haiekin tailer batzuk egiteko! Kasualitatez haiek lanbideak ere lan egiten ari ziren. Denok egon ginen oso gustora eta bukatzeko, gailetak jatera eta bideo bat ikusten gonbidatu gintuzten! Eskerrik asko!!





hh5 from BERANGO MERANA on Vimeo.

LIBURUTEGIAN

Orain dela egun batzuk, Begok liburutegira joaten gonbidatu gintuen joku ezberdinekin jolasteko.
 
 




GURASO LANGILEAK.

Lan sektoreen mundua hobeto ezagutzeko, gurasoei luzatu genien eskolara etortzeko aukera haien lanei buruz hitz egiteko. Hainbat aita eta ama etorri zaizkigu ,lanbide askotarikoak gainera, irakasleak, gozogileak, erizainak, maitre....denetarik! Haien lanak azaldu dituzte, haien lan tresnak erakutsi dizkigute, opariak jaso ditugu... Guk primeran pasatu dugu eta uste dut gurasoek ere bai... Eskerrik asko guztiei.

gurasoak from Nerea Riaño Martinez on Vimeo.

LANDAREAK

"Landareak" gaia  ikasteko, hainbeste ekintza egin ditugu... eskola nahiz herriko landareak eta zuhaitzak aztertu ditugu, ortuan ibili gara haziak, landareak eta barazkiak landatzen... hemen daukazue laburpentxo bat. Gozatu....  

LANDAREAK PELIKULA from BERANGO MERANA on Vimeo.

PARKEAN